Zumba, yoga eta gehiago Zuenaren ikastaroetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urr. 7a, 19:30

Dantzarako eta kirolerako prest jarri dira Zuena elkarteak antolatutako ikastaroetako partaideak, aste honetan hasi baitira, besteak beste, Zumba eta Yoga ikastaroak.

Aukera zabala:


Lehengo urteko arrakastari jarraituz, Zumba estiloko dantzak irakatsiko ditu Leire Rekalde andoaindarrak. Dantza eta kirola erritmo handiko musikarekin uztartuko ditu, funky, hip-hop eta pausu latinoekin dantzatzeko.
Leirek adierazi duenez, normalean emakume helduek ematen dute izena Zuenak antolatutako ikastaroetan, gazteek kiroldegira jotzeko ohitura dutelako. Taldean helduak daudenetan, pausoak egokitu egiten dituela azaldu du: “Zumbaren kasuan, inpaktu handiko pausoak eta saltoak ekiditen saiatzen naiz, belaunek sufri ez dezaten”.
Hala ere, ateak denontzat irekita daudela eta gazteak ere gerturatzeko animatu ditu. Entseguak hasi diren arren, ikastarora animatu nahi izan ditu herritarrak. Astelehenetan eta asteazkenetan 10:30etik 11:30era arituko dira Anbrosio Olabiden. Jende gehiagok izena emango balu, beste talde bat osatuko lukete 09:30etik 10:30era.

Aukera zabala
Ikasturtean zehar egiteko ikastaro gehiago antolatu ditu Zuenak: pintura, pilates, yoga, tai-chi, musika, sendabelarrak, sebillanak, aretoko dantzak, arropa konpontzeko eta josten ikasteko ikastaroak… Guztien artean yoga azpimarratu du Leirek, bera arituko baita irakasle lanetan. Astelehen eta asteazkenetan bi saio emango ditu: bata 17:00etatik 18:30era eta bestea 18:30etik 20:00etara, Zuenaren lokalean.
Izena emateko deitu telefono honetara: 606 929 697.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!