Lehorreko arrantzalea itsasoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urr. 7a, 14:58

Inprentatik ateratzear da Aiurri aldizkariaren 458 zenbakia. Bihar eta etzi artean banatuko da harpidedunen etxeetara. 'Lehorreko arrantzalea itsasoan' izenburupean dator, Patxi Urangaren argazki ederrarekin lagunduta. Urte luzez Zizurkilen bizi den Manuel Iruretagoiena arrantzale ohiak bere itsasoko bizipen eta pasadizoen berri eman du. Mintzanet, euskaraz on-line eta doan ikasteko ekimenaren berri ere jasotzen du aldizkariak, Ainara Loiarte andoaindarrak MaraMara taldearen baitan kudeatzen duena. Gipuzkoako Bertsolari Txapelkeren inguruan hitz egiten du aurten txapelketan ez parte hartzea erabaki duen Amaia Agirre bertsolari billabonatarrak. Hainbat andoaindar gaztek andoaindartasuna hartu dute mintzagai Andoaingo orrietan edota, besteak beste, Iban Agirre Amasa-Villabonako alkateak alkate gisa igarotako lehen hiruhilabetearen irakurketa egin du. Gai-zerrenda osorik:

AURKIBIDEA

3 IRITZIA

Arantxa Iartza

4-5 LUZE ETA ZABAL

Mintzanet, euskaraz on-line eta doan ikasteko aukera

6-7 LUZE ETA ZABAL

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa abian da

8-9 ANDOAIN

Andoaindartasuna, gazteen ikuspegitik

10-11 AMASA-VILLABONA

Iban Agirre alkateari elkarrizketa

12-13 ZIZURKIL

Lehorreko arrantzalea itsasoan

14 ASTEASU

Igerilekuko tabernariekin solasean

15 LARRAUL

Txikun ikastaroa berriro martxan

16 AMASA-VILLABONA

Sufrimenduak arintzeko ahaleginean lanean

17 TOKIAN TOKIKO / PIL-PILEAN

Joxe Arrastoa perretxikozalea / Porru eta ganba pastela

18-19 HAMABOSTEAN BEHIN

Eskualdea irudi bidez eta Aiurriko zozketaren irabazleak

20-21 AGENDA

Eskualdeko hitzorduak

22 AZKENA

Andoaingo motor festa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!