Abian da urriko kultur egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urr. 7a, 13:12

Joan zen asteburuan ekin zitzaion Villabonako Gurea zineman zine denboraldi berriari. Haurrentzako 'Atrapa la bandera' eta helduentzako 'Irrational Man' filmak eskaini ziren. Asteburu honetan 'Del Revés' film arrakastatsua eta 'Ma Ma' ikusteko aukera izango da. Zinemarekin batera, abian dira gainerako kultur ekitaldiak ere. 'Kapulana bat zintzilik' Mozanbikeri buruzko emanaldia eskaini zuen atzo Miren Amuriza bertsolariak Subijana etxean. Datorren asteazkenean, urriak 14, Andoni Egaña, Mailen Lujanbio, Martin Goicoetchea eta Johnny Curutcheten eskutik 'Diasporatik...' bertso jaialdia izango da doan Subijana etxean19:00etan. Urriaren 18an, Poxpolo eta konpainia pailazoen emanaldia Gurean 17:00etan. Hitzordu guztien berri, webgune honetako Agenda atalean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!