Pausoka eguna, egun osoko ospakizuna igande honetan Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urr. 7a, 10:24

Ehunka lagun espero dituzte aurtengo Pausoka egunean, Urnietan igande honetan ospatuko dena.

Goizean aurreskuarekin hasi eta tailerrez eta ikuskizunez beteriko eguna izango da. Paella jate erraldoia antolatuko dute, bisitari guztiek dastatu ahal izango dutena. Urnietako Plaza Etxeberriko Eder liburudendan dagoeneko txartelak salgai daude, baina egunean bertan ere txartelak eskuratzeko aukera izango da. Iaz, hiru mila lagun igaro ziren Hernaniko gunetik, eta aurten antolatzaileek kopuru hori gaintzeko helburua dute.

Egitaraua:

Txosna eta talo postuak, tailerrak, herri bazkaria... bolondres lanetan berrehun lagun arituko dira. Pausoka elkarteko kideak egun hauetan tarte guztiak baliatzen ari dira azken xehetasunak lortzen, eta ospakizuna sustatzen. Maiteder Requejo hedabideen alorraz arduratzen da. Elkartea ezagutarazten jarraitu nahi dute, eta indartzen joateko finantziazioaren premia dute. Horiexek dira akizunaren helburuetakoak.

Urriak 11, igandea
Urnieta
10:00     Aurreskua. Pausoka egunaen irekiera San Juan plazan.
10:30    Txanbolin eta Bosko Anitz taldeen kalejira, giza kateari laguntza emanez.
11:00    Tailerrak Bosko Anitz eta Buruntzantzan taldeen eskutik.
11:00-13:00 Jumping, tailerrak, photocall, eskulanak, murala, taloak, majia.
14:00 Paella jatea Egape ikastolako jolastoki estalian.
16:30    Ikuskizunaren ate irekiera.
17:00     Batukada eta funky taldea.
17:30     Egape dantza taldea.
18:00     Manos k rien.
18:30    Porrotx eta Ane pirata.
19:45    Jaiaren amaiera puxikak airera botaz.

Txartelak salgai
Ikuskizunetarako edota bazkarirako txartelak 5 eta 4 eurotan, hurrenez hurren. Salgai Plaza Etxeberriko Eder liburudendan. Egunetan bertan ere salgai izango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!