Beren euskara maila hobetzeko izena ematen duten pertsonez gain, egitasmo honetan, lan boluntarioa egingo duten laguntzaile euskaldunak behar izaten dira. Haien eginkizuna da astean behin euskara ikasten ari diren bi pertsonekin geratzea, eta, ordubetez edo, euskaraz aritzea. Alegia, laguntzaileak ez dira irakasleak izango, euskara ikasleekin astean behin euskaraz hitz egingo duten pertsonak baizik. Lan boluntario honi esker, emaitza oso onak jaso izan ditugu azken urteetan eta horrela jarraitu nahiko genuke aurrerantzean ere. Lerro hauen bidez, gonbidapen berezia egiten zaio laguntzaile euskaldun izan nahi duen edonori egitasmoan parte hartzeko.
Egitasmoan izena eman nahi duenak, edo informazio gehiago jaso nahi izanez gero, Euskara zerbitzura jo dezake edo telefonoz deitu: 943 693501 (Villabona) eta 943 692495 (Zizurkil).