Auzoz auzoko bilera sorta Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urr. 5a, 15:47

Gobernu taldeak herritarrekin batera aztertu eta garatu nahi ditu epe labur eta erdira hartu nahi dituen hainbat erabaki. Denetara, 50 neurri dira alor ezberdinei dagozkienak: azpiegiturak, ingurugiroa, hondakinak, ekonomia, kultura, kirola, euskara, bizikidetza,... “Agiri bizi bat da, momentuoro eta legegintzaldiak irauten duen bitartean, elkarlanaren eraginez, ekarpenak jaso edo aldaketak jasan ditzakeena”, adierazi dute. Aurreko agintaldian bezala, “Parte hartze hariak lotuz” izeneko bilera sorta iragarri dute.

Bilera sorta datozen egunetan:

Urriak 6, asteartea
Zumea, erdigunea, Olagain
18:30. Bastero.

Urriak 7, asteazkena
Bazkardo, Kaletxiki, A.Kalonge
18:30. Berrozpe ikastetxea.

Urriak 8, osteguna
Goiko zonaldea, La Salle, Plazaola
18:30. Urigain.

Urriak 13, asteartea
Karrika-Etxeberrieta
18:30. Karrika elkartea.

Urriak 14, asteazkena
Sorabilla, Bordaberri
18:30. Sorabillako auzo elkartea.

Urriak 15, osteguna
Landa-gunea, Goiburu, Buruntza, Leizotz
18:30. Udaletxeko pleno aretoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!