Manu Goioganak irabazi zuen Elgoibarren jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren saioa. Larunbatean lortu zuen lehen postuari esker, Goiogana zuzenean sailkatu zen azaroaren 8an Eskoriatzan jokatuko den final laurdenetako saiorako.
Manu Goiogana Bengoetxea 428
Oihana Iguaran Barandiaran 423,5
Manex Mujika Amunarriz 417,5
Unai Muñoa Amundarain 407,5
Iñigo Gorostarzu Etxebeste 403
Iban Urdangarin Lardizabal 397,5
210 bertsozalek segitu zuten bertatik bertara Elgoibarko Herriko antzokian jokatu zen saioa.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak hurrengo asteburuan izango du final zortzirenetako fasearen amaiera. Bi saio jokatuko dira; larunbatean Arrasateko Amaia antzokian Eneritz Artetxe, Haritz Casabal, Egoitz Eizagirre, Aratz Igartzabal, Iñaki Gurrutxaga eta Felix Zubiarekin.
Igandean, berriz, Andoaingo Bastero kulturgunean izango da lehen faseko azken saioa. Bertan izango dira Ibai Esoain, Gemma Urteaga, Jokin Uranga, Antton Fernandez, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi. Bi saiook arratsaldeko 17:30ean hasiko dira.
Ohi bezala, sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.