Txirrindularien kriteriuma, larunbat arratsaldean Urnietako Idiazabal kalean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urr. 2a, 10:25

Txirrindularitza azkarra, bizia eta sprintaz beterikoa izango da Urnietan larunbat honetan ikusi ahal izango dena. Iazko bideari jarraituz, aurtengo jaietan Urnietako II. Kriteriuma jokoan izango da jubenil, elite eta 23 urte azpiko txirrindulariekin. Besteak beste, Andoaingo jubenilak bertan izango dira. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da, 18:30ak arte. Poxta Zahar elkarteak antolatu du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!