BALORAZIOA ETA ESKERTZA
Webgunean mezua zabaldu dute, denboraldiaren balorazioa eginez eta talde osoaren lana eskertuz: “Bukatu da denboraldia. ziklokroseko denboraldi bikaina egin zuen Jokin Alberdik Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako txapelketak irabaziz beste lasterketaz gain.
Errepideko denboraldian, bikain ibili dira gure txirrindulariak, Peio Manterolak Mutrikun eta Zumaian irabazi zuen, azken honetan Euskadiko txapelketa irabaziz. Ander Amonarrizek Andoainen irabazi zuen Gipuzkoaki Itzuliko etapa eta Koldo Velasco Arantzazun izan zen garaile. Jubenilen mailan taldeka ere lasterketa askotan lortu dute lehen postua. Alebin mailan ere oso ondo ibili ziren gure txirrindulariak. Zorionak ekipoko txirrindulari eta teknikariei”.
Jubenilak
Larratxo, irailak 19:
1. Oier Ibarguren A.Sanz
2. Euken Gallego Laguntasuna
3. Koldo Velasco Andoaingo
6. Ander Amonarriz Andoaingo
10. Peio Manterola Andoaingo
Taldeka irabazle.
Urnieta, urriak 3:
Jubenilak bertan izango dira.