Ana Gabirondo urnietarrak eta Aitziber Santamaria aramaiotarrak, esaterako, oso maila ona erakutsi zuten. Arriagak horixe bera nabarmendu zuen, lehen saria eskuratu eta berehala: “aurten oso maila handia egon da. Partaide asko ginen, eta bizpahiru oso antzeratsu ibili gara. Urtez urte hobetzen doala dirudi. Aurtengoa izan da niretzat zailena”. Antolatzaileei eskerrak eman zizkien. Gabirondo ere pozik zegoen, “gero eta maila handiagoa dago. Nerea gutxigatik aurreratzen zait beti. Urtean behin bakarrik parte hartzen dut. Pozik nago egindakoarekin”.
Helduak:
1. Nerea Arriaga (Orio).
2. Ana Gabirondo (Urnieta).
3. Aitziber Santamaria (Aramaio).
4. Oihana Ameskoa (Aramaio).
5. Mari Karmen Martin (Urnieta).
6. Fran Bravo (Urnieta).
7. Iñaki Baños (Urnieta).
Haurrak:
1. Jon Tolosa (Urnieta).
2. Egoitz Ibabe (Aramaio).
3. Uxue Ibabe (Aramaio).