Zizurkilgo XVIII. Azoka Berezia urriaren 11n

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015eko urriaren 1a

Urriaren 11n izango da XVIII. Zizurkilgo Azoka Berezia. Baserriko produktuak eta artisauak aurkitu ahal izango dira goiz eta arratsalde zabalduko dituzten postuetan, baina azokaz gain, egitarau zabala antolatu dute:

11:00-14:30 / 16:30-19:30 Azokako postuak zabalik.

Autobusa doan Bulandegi bideko errotondatik edo Zubiaurretxotik Zizurkil goiko plazara egun guztian zehar. Ordutegia: 10:45-15:00 / 16:30-21:00.

12:00 Haurrentzako jolasak eta puzgarriak.

14:30 Bazkari herrikoia Zimiterioan. Txartelak salgai Iriarte eta Egarri tabernatan. Prezioa: 20 euro.

17:00 Haurrentzako poniak, puzgarriak eta jolasak.

18:30 Emakumeen giza-proba. Desafioa: Oiartzun-Zeanuri.

20:00 Bihozkada taldearen kontzertua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!