Leitzaran eta Oria ibaiak garbitzen hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urr. 1a, 15:59

Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak Leitzaran eta Oria ibaiak elkartzen diren gunea dragatzeko agindua eman du. Egunotan hasi dituzte ibaien ertzak garbitu eta onbideratzeko lanak. Udalari jakinarazi diotenez, zereginak lau egunez luzatzea aurreikusi dute.

Bideoa

Andoaingo Udalak, dena den, lan hauekin urrats txiki bat besterik ez dela aurreratuko uste du. Adierazi duenez, Leitzaran eta Oria ibaiak dragatzearen beharra Andoaingo Udalaren eta Andoaingo herritarren aspaldiko eskaera da. Horregatik, idatzien eta aurrez aurreko bileren bitartez, sarritan ohartarazi die URA Ur Agentziako arduradunei berehalako garbiketa horren premiaz. Horrez gain, komunikabideen bitartez jakin du Oriaren ertzean kokatzen diren hainbat herrietan jardungo duela agentziak. Horregatik, Udalak orain arteko eskaera guztiei erantzuteko eskatu die eta Andoaingo ibaien egoera kontuan hartu ez izanaren azalpenak ere eskatu dituzte.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!