Larunbat arratsaldean Alex Txikon kirolari ezagunak hitzaldia eskainiko du Urnietako Lekaion. Arratsaldeko 18:30ean hasita “Mendi bizipenak” izenburupean, bere ibilbideko gorabeherak azalduko ditu. Lemoan jaioa, Himalayako eta mundu zabaleko gailur handienetan trebatu da. Tarteka, aizkolari lanetan ere jardun du. Bere izaera eta ibilbidea ezagutzeko aukera paregabea izango da, Udalaren eta Zanpatuz taldearen eskutik.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!