Mielari agur, datorren urtera arte

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 30a, 19:49

Sanmieletako lehen txanpa astearte gauean amaitu zen, zezen suzkoarekin eta azken trakarekin. Minutu batzuk lehenago, Mielak udaletxeko balkoitik elizaren kanpandorrerako bidea hartu zuen. Txalo artean agurtu zuten herrikideek. Astearte gaueko hitzorduak amaitu eta minutu gutxira plaza hustu egin zen, biharamunean egunerokoari berrekiteko. Ospakizunak, ordea, ez dira amaitu eta jaiez gozatzeko aukera berria izango da asteburu osoan zehar. Lehen txanpa bikain igaro da, eguraldia lagun izan da gainera.

Bideoa | Datorren asteburuko egitaraua:

Urriak 2, ostirala
18:30 Ongi etorrri pottoki Denda Berrikoen antzezlana Saroben.

Urriak 3, larunbata
16:00 Kriteriuma Idiazal kalean.
18:30 Musical, zaharren egoitzan.
18:30 Mendi bizipenak hitzaldia Lekaion, Alex Txikonen eskutik.
19:00 Dantza ikuskizuna Saroben: Asturiaseko Asociacion folklórika “Cuelebre” eta Aurrera  Gure  Ametsa  dantza elkartea. Errenazimenduko dantzak.
20:30 Ondartxo abesbatza elizan.

Urriak 4, igandea
10:00 Diana Txanbolinen eskutik.
11:00 Meza nagusia.
11:00 Pasaka pilota erakustaldia.
11:00 Erdi aroko produktuen azoka: eztia, olioa, ardoa, sagardoa.
11:30 Zaldi proba probalekuan.
12:00 Ingurutxoa, Jalgi Plazara. Errenazimenduko dantzak.
13:00 Falkoneria: Araba green Falcons.
13:00 Munduko ardoak eta sagardo. Artisautza postuak, falkoneria, Ingurutxoa eta Errenazimenduko dantzak plazan.
17:00 Herri kirol erakustaldia probalekuan. Trikitilarien kalejira.
18:00 Txekor jate solidarioa eta sagardo dastaketa plazan.
19:00 Egan taldea plazan.
21:00 Jaiari agurra.
21:15 Zezen suzkoak, azken traka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!