Elgoibarko laugarren final zortzirenekoan arituko da Oihana Iguaran larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urt. 27a, 01:00

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak aurrera darrai. Saio bakarra izango du asteburu honetan. Larunbatean, urriak 3, Elgoibarko Herriko antzokian jokatuko da laugarren final zortzirena, 17:30etan hasita. Bertan, Oihana Iguaran amasarra, Manu Goiogana, Unai Muñoa, Iñigo Gorostarzu, Iban Urdangarin eta Manex Mujikarekin batera arituko da bertsotan oholtza gainean. Ohi bezala, sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean:

Elgoibarko Herriko Antzokian Manu Goiogana, Unai Muñoa, Oihana Iguaran, Iñigo Gorostarzu, Iban Urdangarin eta Manex Mujika ariko dira bertsotan. Asier Iriondo izango da 17:30ean hasiko den saioko aurkezlea.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren final zortzireneko saioa da Elgoibarren jokatuko dena eta bertan irabazten duen bertsolariak final laurdenetarako zuzeneko sailkatzea lortuko du. Hain zuzen ere, urriaren 8an Eskoriatzan jokatuko den final laurdenetara egingo du, Unai Agirre, Lasarte-Oriako saioan irabazi zuen Beñat Lizaso, eta puntuazioaren arabera sailkatuko diren beste hiru bertsolarirekin.

Fase honetako saio guztietan bezala, honako lana egin beharko dute bertsolariek:

  • Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
  • Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian bina bertso.
  • Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.
  • Kartzelako lana: Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Saiorako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai. Gaztetxoen sarrera 4 euroan da, Bertsozale Elkarteko bazkideena 6 euroan, eta gainerakoena 9 euroan. Saioetako egunean sarrerak aretoetako leihatilan 16:00etatik aurrera jarriko dira salgai.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!