Omenaldia Salesiar komunitateari, Urnietako udalaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Angel Miranda eta Jose Luis Pinedo Salesiar ikastetxearen ordezkariak izan dira Udal omenaldian. Ikusleen artean ere kide gehiago ikus zitezkeen. Omenaldi bakarra bada ere, Udalak bi arrazoi nagusi aurkitu ditu aurtengo omenaldi ekitaldirako. Batetik, Salesiarrak urnietara iritsi direneko 50. urteurrenaren ospakizuna. Eta, bestetik, ikastetxera oso lotuta dagoen Bosko Anitz aisialdi taldearen 25. urteurrena. Ikastetxea eta aisialdi taldea, biak ala biak, Urnietan oso errotuta dauden eragileak dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!