Jakoba Errekondo hizlari arituko da urriaren 2an Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 29a, 11:49

Urriaren 11n egingo den Zizurkilgo artisau eta nekazarien produktuen XVIII. Azoka bereziaren aurretik, Zizurkilgo Udalak eta festa batzordeak Jakoba Errekondoren hitzaldia antolatu dute. Urriaren 2an, ostirala, Iriarte kultur etxean hizlari arituko da usurbildarra 19:00etatik aurrera eta 'Bizi Baratzea' liburua aurkezteaz gain, bertaratutakoen zalantzak argituko ditu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!