Atzo, egun guztiko festa izan zen Asteasun. Giro paregabea lagun, goizeko 10:00etan zabaldu zituzten ateak azokako postuek nahiz ganadu erakusketak. Eguerdian arroz-esne nahiz kalabaza lehiaketako sariak banatu zituzten Udal ordezkariek, baita ganadu erakustaldikoak ere. Arroz-esne goxoena Olatz Mendizabal asteasuarrak aurkeztutakoa izan zen epaimahaiaren ustez, Elena Iraolarena bigarrena eta Artitza eta Uxunerena hirugarrena. Kalabazarik handiena, berriz, Intxusa Goikoa baserriko Mikel Izagirrek ekarri zuen, 40 kilo pisatu zuena. Arratsaldean Euskal Herriko zaldi team penning western erakustaldia izan zen. Denetariko aukera, beraz, atzo Asteasun.