Unai Mendizabal bosgarren, Azpeitiako saioan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urt. 27a, 01:00

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final zortzirena jokatu zen larunbat arratsaldean Azpeitian. Arkaitz Oiartzabalek irabazi zuen saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu zen final laurdenetarako. Nerea Elustondok eta Nahikari Gabilondok egin zuten bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Unai Mendizabal zizurkildarra bosgarren lekuan geratu zen. 340 bertsozale elkartu zen Soreasu antzokian eta gogoz txalotu zuten sei bertsolariren jarduna:

Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’ nagusitu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren saioan eta lorpen horri esker,  zuzenean sailkatu da azaroaren 1ean Ormaiztegin jokatuko den final laurdenetako saiorako. Hauxe larunbateko sailkapena:

-Arkaitz Oiartzabal Agirre ‘Xamoa’ 439,5 puntu.

-Nerea Elustondo Plazaola 432 puntu.

-Nahikari Gabilondo Mendizabal 426,5 puntu.

-Ander Lizarralde Jimeno 425,5 puntu.

-Unai Mendizabal Jauregi 424 puntu.

-Amaia Iturriotz Etxaniz 421 puntu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!