Egun baterako aginte makila hartu dute alkate txikiek

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 28a, 13:57

Alkatearen papera hartu dute gaur Fatima Abla eta Jon Lertxundik. Mikel Pagolak zumitza aginte makila bana eman eta, horrekin batera, gaur udaletxean jai hartu dutenen kargua betetzeko agindua eman die. Aurrera Gure Ametsa taldeko kideek ongi etorria egin diete belauntxingoa dantzatuz. Horrez gain, benetako aginte makilarekin argazkia atera nahi izan dute alkate txikiek eta ondoren, suziria bota dute udaletxeko balkoitik. Egun osoan zehar izango dute alkatearen ardura; arratsaldean, esaterako, eskupelota txapelketako finalean egongo dira eta ondoren, egunaren balorazioa egin beharko dute kargu uztean.

Argazkiak | Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!