Sortzez urolatarra bada ere, hamarkada luzez lan oparoa egin du urnietan alor askotan: euskalgintzan, musikagintzan eta kulturgintzan bereziki. Gaur Iñistor jaian omenaldia eskaini diote eta bertan kantuak tarte berezia izan du. Txanbolin txistulari taldea, Anabasa musika taldea,... omenaldi ekitaldi polita izan da. Patxadaz hartu du omenaldia Egañak, "niretzat gaurkoa opari bat da". Herritarrei eskerrak eman dizkie, Urnietan izan denetik berak eta bere ekimenek babes handia jaso dutelako. Ekitaldia "Agur jaunak" abestuz amaitu da.