Alaitasunari keinu egin diote Urnietako jaietako pregoilariek

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 25a, 22:22

"Zuetako bakoitzak Sanmiel hauek ahalik eta hobekien disfruta itzazuen, gonbitea luzatu nahi dizuegu. Urnietako antzerki taldeak eta Bosko Anitz aisialdi taldeak jai ahaztezinak izan itzazuela desiratzen dizue. Festa parekide eta euskaldun batzuen alde, gora Sanmielak! Gora Urnieta eta urnietarrak", horixe da jaien hasierako pregoitik nabarmendu daitezkeen esaldiak. Antzerki taldeak parodia txikia prestatu du hasieran, jaiari ukitu unibertsala emanez. Ondoren, aisialdi taldekoek pozik eta alai ekin diote pregoia irakurtzeari. Hori guztia Miela jaitsi eta gero izan da. Miela bertan da, hilaren 29ra bitarte. Suziriekin jaiari hasiera eman zaio Urnietan.

Argazkiak | Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!