Igandea, azoka eguna Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015eko irailaren 25a

Datorren igandean, irailak 27, azoka eguna izango da Asteasun goiz eta arratsaldez. Ganadua, artisautza, elikagaiak, trikitilariak..., aukera eta giro paregabea ziurtatuta. Egitaraua:

10:00 Azoka eta ganadu erakusketaren irekiera

11:00 Txekor erre pintxoak

12:00 Arroz esne lehiaketaren sari-banaketa

12:30 Esne behien erakustaldia

17:30 Euskal Herriko Zaldi Team Penning Western erakustaldia

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!