Andoaingo PSE-EEk lehentasunezkoak diren gaiak mahai gainean ipini ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 25a, 14:36

EH Bilduren lehen egunen balorazioa egin du Lainezen Udal taldeak. Egunean eguneko martxari heldu diotela eta, gobernuaren lana "pobretzat" hartu dute. "Eta ez da izango gai garrantzitsurik ez dagoelako. Mahai gainean jartzen ditugu nabarmenenak izan daitezkeenak: "ura eta argiteria arazoei irtenbidea ematea, Beterriko garapen agentzia martxan jartzea, behingo bostgarren edukiontzia martxan jartzea, turismoa indartzea Donostia 2016 Kultur Hiriburu dela kontutan hartuta". Agintaldian zehar bada beste gai batean sakondu nahiko luketena: bakea eta elkarbizitza. Gobernu taldeari lanean has daitezela eskatu diote.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!