Egun gutxi falta diren arren, Zubimusuko ikasle talde bat iaztik ari da lanean gogor Erronkan parte hartzeko. DBHko 3.en eta 4.en mailako 16 ikaslek, besteak beste, aurkezpen bideo bat egin behar izan dute. Bideoa sarean zintzilikaturik dago eta bozketa bidez, puntuazioa igotzeko aukera eskaintzen da (http://erronka-kilometroak.joveninhastalos30.com)
Egunean bertan, ikasleek bi kapitain eraman beharko dituzte Usurbilera. Zubimusu Ikastolak Ane Iriarte txirrindularia eta Aitor Ormazabal, Gu ta Gutarrok saioko parte hartzailea gonbidatu ditu lan horietarako.