Jose Antonio Sánchez, sozialisten bozeramaileak, hirigintza batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, zeinetan “beharrezko eta lehentasunezko” segurtasun neurriak hartzea eskatzen dion Udalari, inguru horretatik igarotzen diren autoak “zebra-bidera iristean, euren burua abiadura jaistera behartuta ikus dezaten, modu horretan oinezkoak harrapatzeko arriskurik egon ez dadin igarobidea zeharkatzen dutenean”.
Zizurkilgo PSE-EEk gune horretan biltzen diren bizilagun eta gurasoen kexuen berri eman nahi du eta errepide horren gainean hartu beharreko neurriak hartzeko dei egin du, gune arriskutsu bihurtu delako eta ume eta gaztetxo asko biltzen denez, segurtasun neurriak behar direla uste dutelako.