Egaperen bideoklipa, mendeurrena gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 25a, 10:42

Egape dantza taldeak, Urnietak herri izaera lortu zuela 400 urte bete diren honetan, ez ohiko jarduera burutu zuen udan. Bideoklip baten grabaketa egin zuen, eta horren emaitza aurtengo jaietan ikusteko aukera izango da. Airez ateratako irudi askorekin, dantzan ari diren bitartean Urnietako ikuspegi harrigarriak erakutsi nahi dituzte. Txosnagunean aurkeztuko dute ostiral iluntzean, oilasko afariaren aurretik. Han eskaini ondoren, bideo hori internet sarean eskegiko dute. Diotenez, bideoklip bikaina egin dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!