Lau urnietar gazte Mutrikuko triatloi herrikoian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 25a, 10:39

Aurreko larunbatean Mutrikuko triatloi herrikoia ospatu zen eta bertan Urnietako lau mutil gaztek parte hartu eta sekulako maila erakutsi zuten. Triatloi herrikoien helburua kirola jarduera horretan trebatzea da. Hamabost urtetik gorako edonork parte har dezake; emakume nahiz gizonezko. Egin beharreko lanak hauexek dira: 370 metro igeri itsasoan, 12 kilometro bizikletan eta 2,5 kilometro korrika.

Partaidetza:

10. Oier Urbizu Kortaxarena    46:02
18. Ander Zubizarreta Ansa    47:40
19. Iñigo Juanikorena Berasategi    47:55
21. Mikel Iraola Uribarrena    48:06
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!