Andoaingo Gobernu taldeak neurri eta bilera sorta iragarri ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 24a, 19:42

"Udan sartu baino lehen, hain zuzen, agintaldi honetarako gobernu egitasmoa aurkeztu genien oposizioko alderdi guztiei", diote prentsa oharrean.

Prentsa oharra:


50 neurri Andoain guztion artean garatzeko. Lehen ehun egunak

"Ehun egun bete berri dira pasa den ekainean EHBilduko kideok alkatetza eskuratu genuenetik, baita ilusioz eta gogoz ekin ere. Denbora honetan guztian Udal gobernua osatu dugu, ardurak banatu ditugu, oposizioko alderdiekin lehen hartu-emanak izan ditugu eta lehen batzordeetako deialdiak burutu ditugu. Aurrera eta martxa onean jarraitzen du, beraz, 2011n iragarri genuen aldaketaren gurpila.

Udan sartu baino lehen, hain zuzen, agintaldi honetarako gobernu egitasmoa aurkeztu genien oposizioko alderdi guztiei. Udal gobernuarentzat oso dokumentu garrantzitsua da, horrek markatzen baitu zernolako lan-lerro edo ildo eramango dituen aurrera Udalak hurrengo lau urteetan. Dokumentu hori agiri bizi bat da, momentuoro eta legegintzaldiak irauten duen bitartean, elkarlanaren eraginez, ekarpenak jaso edo aldaketak jasan ditzakeena.

Nolanahi ere, gobernu egitasmo hori 50 neurrietako egitasmoan bilakatu dugu, eta egun gutxietan, etxeetara bidaliko dugun eskuorriaren bitartez horien guztien berri emateko asmoa dugu. Herritarrekin zuzeneko eta aurrez aurreko hartu-emana ezinbestekoa da guretzat, eta horregatik, auzoz auzoko topaketak deitu ditugu urriaren lehen hamabostaldian. Topaketa hauetan lan lerro nagusiak azaldu eta herritarrekin, solasaldi lasai baten bitartez, iritziak eta inpresioak partekatzea izango da intentzioa".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!