Mintzodromoa Andoainen, urriko lehen larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 24a, 13:42

Talde txikietan eta hizketarako gaia jarrita, euskaraz trebatzeko saioa egingo dute urriko lehen asteburuan. Mintzodromoa deitu diote, Euskal Herri osoan zehar zabaltzen ari den joerari eutsiz. Andoainen herriari itsatsitako eztabaidak sustatuko dituzte, beti ere euskaraz.

“Andoain, bi herri” izenburupean herriaren geografia ardatz izango dute. “Euskararen erabilera” aztergaiarekin kaleko erabilerari buruz hausnarketa egingo dute. Eta herri  izaera, noski, kontutan hartuko dute “Herri bizia?” ekimenean.
Urriaren 3an, larunbatarekin, eguerdiko 12:00etan abiatuko da Mintzodromoa. Eguraldi onarekin Juanita Alkain plazan egingo dute. Euriarekin, berriz, Basteroko kanpoaldean.

Izena emateko epea:
Irailak 30, asteazkena.
943 591 704.
andoain@aek.org

 

IKASLEEI DIRULAGUNTZAK
Udalak euskara ikasteko gonbitea luzatu die herritarrei. Aurten, gainera, matrikulazioaren kostuaren %50 laguntzetik %75a laguntzera pasa da. AEK euskaltegian eskaintza zabala da: Euskalduntzeko klaseak, autoikaskuntza, mintzalaguna, gurasolaguna, etab.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!