Pasa den larunbatean, XI. Batzoki saria ospatu zen Andoaingo Ama Kandida kalean. Jean Marc Eyharaberry, Yannick Le Great eta Olivier Lambert frantziarrek irabazi zuten hanbike modalitatean, bakoitzak bere kategorian. Tandem modalitatean, aldiz, Estensoro izan zen garaile, atzetik Cintero eta Arrotaonandia izan zituelarik. Trizikloan, Gonzalo Garciak eraman zuen garaipena; eta azkenik, bizikletan, Guillermo Prieto izan zen lehena helmugaratzen.