- Herritarren oinarrizko eskubideak murrizten dituzten Auzitegi zein Lege bereziak desagerrarazteko konpromezua.
- Karlos Garciaren senideei diru laguntza bideratzea, Erromara bisitatzera egin diren bidaien zama ekonomikoa eta aurrerantzean suertatzen direnena arintzeko.
- Karlos eta bere senideei Udal Batzarraren elkartasuna adieraztea.
- Batzarrean adosten dena komunikabideei helaraztea.
Karlos Garcia Preciado 2015eko otsailaren 25etik Erromako “Rebbibiako” espetxean isolamenduan preso dute. 1997an atxilotu zuten, ustez Andoaingo aurrezki kutxa baten erasoan parte hartu zuelako. Behin behineko askatasuna emanda, 2000. urtean Auzitegi Nazionalak Karlosen aurkako epaia kaleratu zuen: 16 urteko espetxealdia eta 140 mila euro kalteordaina. Epaia “onartezina eta frogarik gabekoa” dela salatu dute.