Txakolina eta pilota eskutik lotuta Amasan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 21a, 13:07

Joan zen larunbat arratsaldean Uxo Toki elkarteak antolatzen duen V. Txakolin festa izan zen Amasan. Eguraldi onak lagunduta, festa goxoa izan zen, jende ugari erakarri zuena. Pilotalekua jendez bete zen partidan eta Saralegi-Telletxea bikotea 22-18 gailendu zitzaion Titin III-Imaz bikoteari. Segidan Gipuzkoako 31 txakolindegi ezberdinetako txakolina dastatzeko aukera izan zen. Arratsalde-pasa polita egin zuen batk baino gehiagok Amasan.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!