II. eskuko bizikleta azoka, Mugikortasun Astearen baitan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 21a, 12:40

Joan zen larunbatean, bigarren eskuko bizikleta azoka burutu zen Berdura plazan. Bizikletez gain, beste hainbeste gailu gurpildun aurki zitekeen bertan.

Argazkiak

Datozen egunetan, oraindik ere izango da hitzordurik eskualdean Mugikortasun Astearen baitan:

Irailak 20, igandea
TOLOSALDEA

Bizibira Tolosaldean bidegorritik barrena bira.
10:30 ASTEASU eta IKAZTEGIETAtik abiatuta, Poxpolo eta konpañiarekin.
11:00 TOLOSA Usabal kiroldegian elkargunea.
11:30 ANOETAn, hamaiketakoa, sari banaketa, etab.

Irailak 23, asteazkena
ADUNA

Herriko plaza 17:00-19:00
17:00-19:00 Bizikleta mantentzeko tailerra.
Ekarri zure bizikleta eta egokitzen lagunduko dizugu.
 
Irailak 29, asteartea
VILLABONA

Berdura plaza.
11:00-13:00 Tolosaldeko Garraio Publikoa: Informazio puntua.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!