Jon Maia Soria 456,5 puntu
Ane Labaka Mayoz 444 puntu
Iñigo Mantzisidor Larrañaga ‘Mantxi’ 427 puntu
Beñat Iguaran Amondarain 420 puntu
Eli Pagola Apezetxea 420 puntu
Haritz Mujika Lasa 409 puntu
350 bertsozalek lepo bete zuten Beasaingo Usurbe antzokia. Leihatila 16:00etan ireki zen aurrez saldu gabe zeuden sarrerak saltzeko eta bost minututan guztiak amaitu ziren.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak hurrengo asteburuan izango du segida. Bi saio jokatuko dira; larunbatean Azpeitiako Soreasu antzokian Amaia Iturriotz, Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Nahikari Gabilondo, Nerea Elustondo eta Unai Mendizabalekin. Igandean, berriz, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean izango da saioa, Aitor Irastortza, Beñat Lizaso, Gorka Azkarate, Maider Arregi, Mikel Artola eta Xabier Sukia bertsolariekin. Bata zein bestea, arratsaldeko 17:30ean hasiko dira.
Ohi bezala, bi saioetarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.