Jon Maiak irabazi zuen atzo Beasainen jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen saioa. Lehen postu horri esker, Maia zuzenean sailkatu da urriaren 31n Zestoan jokatuko den final laurdenetako saiorako, Alaia Martin eta oraindik erabakitzeke dauden beste lau bertsolarirekin. Maiaren atzetik, Ane Labaka eta Iñigo Mantzizidor "Mantxi" sailkatu ziren. Beñat Iguaran amasarra laugarren postuan geratu zen eta seigarrenean Haritz Mujika asteasuarra: