Ainhoa Elola jeltzaleak ordezkatuko du Gregorio Olasagasti udaletxeko eginbeharretan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 19a, 12:43

Ikasturte politikoa “ilusioz eta indarberrituta” hasi duela dio Andoaingo EAJ-PNVk. Andoaingo egunerokotasunean erabakigarria izan nahi duela dio, eta kontsentsu zabalak bilatzea ezinbestekoa izango dela erantsi ere. EAJko buru Izagirrek dei egiten dio Ana Carrere alkateari “bere gutxiengo numerikoa kontsentsu eta akordioak bilatzeko aukera gisa ulertu dezan, aurreko legealdian erakutsi zuen jarrera autoritario eta kontziliaezinari uko eginaz”.

Oharra:

Prentsari bidalitako oharra:

Hauteskundeetatik 4 hilabete igaro diren honetan, Izagirre andoaindarrengatik babestua sentitzen da, EAJ-PNV izan baita aurrez ordezkaritza zuten alderdi guztien artean bozka kopuruan haztea lortu duen bakarra. “Andoainek behar duen benetako aldaketa lideratzetik gutxira geratu gara, aldaketa horren protagonista izatea gustatuko litzaigukeen, baina naiz eta lortu ez dugun, inoiz baino legitimatuago sentitzen gara Andoainerako prestatu eta aldarrikatzen dugun proiektua mahai gainean ipintzeko” adierazi du Izagirrek.


EAJ-PNVk bere udal taldea berrantolatu du, Ainhoa Elolak ordezkatuko du Gregorio Olasagasti Udaletxeko eginbeharretan.

Zinegotzi talde berria osatu ondoren, Izagirrek aurreratu du udazken honetan proposamen ezberdinak plazaratu eta elkarbanatzeko asmoa duela, adibidez Beterri eskualdeko garapen agentziari buruzkoa. Aurreko legealdian, EHBilduk aldebakartasunetik proiektua martxan ipintzean jaso zuen porrotaren ondoren, EAJ-PNVk lan dokumentu bat prestatu du, eskualdeko garapen agentzia berriaren osaketari buruzkoa, gainerako alderdi politikoen, enpresen, irakaskuntza zentroen eta Lanbide bezalako herriz gaindiko erakundeen ekarpenetara irekia dagoena. “Ahalik eta kontsentsu zabalena lortzen saiatuko gara, Buruntzaldea osoari zerbitzu emango dion agentzia integrala martxan ipini ahal izateko, eta horretarako, abiapuntu gisa konkrezio eta definizio ariketa bat egin dugu” informatu du.

Bestalde, EAJ-PNVk berriro ere mahai gainean ipiniko du herriko ur hornidura sarearen arazoa eta urgentziaz honen ordezkapen eta konponketa plan bat martxan ipintzea aldarrikatuko du. “Hoditerien egoera kritikoa ikusirik, honen konponketara bideratuko den inbertsio plan zehatza planifikatu behar da, horretarako Udalaren lehentasun ekonomiko berriak finkatuz” aurreratu du gobernu taldeari arazoari behin betiko konponbidea ematea eskatuko zaiola.

Hondakinen bilketa eta organikoaren bilketarako edukiontzi marroia ezartzea, bake eta bizikidetzaren inguruan kontsentsu zabalak lortzea… eskuartean izango diren bestelako gai batzuk dira.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!