Kanariar Uharteko, Galiziako eta Euskal Herriko ahozko kantu inprobisatzaileen topaketa antolatu dugu irailaren 25 eta 26rako hainbat erakundek elkarlanean: Fundación Cerezales Antonio y Ciniak, Fundación Sierra Pambleyk, Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburua eta Mintzola Fundazioak. Ahozko kantu inprobisatuaren adiera ezberdinak erakutsi asmoz antolatu dugun EUROPA BAT-BATEAN egitasmoaren lehenengo printza izango da Leongoa.
Orain, udazkenean, bi jardunaldi gauzatuko dira: bata Leonen irailaren 25 eta 26an eta Bartzelonan, bigarrena, azaroaren 6tik 8ra.
Europa bat-batean. Territorio Archivo Activación 11: Itinerarios de la cultura oral izenburua hartu dute Leon eta Cerezales del Condadon egingo diren jardunaldiek.
Mintzola Fundazioa, kulturartea hauspotzen
Badira hogei urte bertsolariak nazioartera salto egin eta kantu inprobisatua duten beste kulturetako inprobisatzaileekin abestu eta topaketak egiten dituztela. 2003an egin zen Donostian, lehenengo aldiz, Ahozko inprobisazioa munduan izeneko nazioarteko topaketa Bertsozale Elkarteak antolatuta. Lau kontinente eta hamaika herritako kideak etorri ziren gurera. Elkar ezagutzeko, elkarrengandik ikasteko eta bat-batekoari buruzko kontzientzia hartzeko pizgarri izan zen. Aberasgarria oso.Kulturarteko harremanak eragitea da Mintzola Fundazioaren egiteko nagusietako bat. 2008. urtean eratu zen Bertsozale Elkartearen ekimenez eta hainbat erakunderen elkarlanari esker. Kulturartea hauspotzea, bertsolaritzaren ikerkuntza bultzatzea eta euskarazko ahozko beste diziplinekiko zubiak eraikitzea dira Mintzola Fundazioaren egiteko nagusiak.
Europa bat-batean.
Territorio Archivo Activación 11: Itinerarios de la cultura oral
Parte-hartzaileak:
- Inprobisatzaileak:
Kanariar Uharteak:
Verseadoreak: Yerai Rodriguez eta Lidia Moreno
Musikaria: Jesus Cerpa García
o Galizia:
Regueifeiroak: Daniel Alexandre Vecino “Pinto d’Herbon” eta Xairo Vecinoo Euskal Herria:
Bertsolariak: Maialen Lujanbio eta Ane Labaka- Gai-jartzailea: Itxaso Paia
- I Itzultzailea (euskara-gaztelera): Karlos Aizpurua