457 zenbakia inprentatik ateratzear

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 16a, 16:56

Inprentan da dagoeneko Aiurri aldizkariaren 457 zenbakia, bihar eta etzi artean harpidedunen etxeetan banatuko dena. Oraingo honek 'Zaintza partekatuaren legea' du izenburu eta urrian indarrean jarriko den legearen inguruko erreportajean, legearen inguruko azalpenak eman dituzte Agipase elkarteko kideek, tartean andoaindar batek. Foru Aldundiko Hizkuntzen Berdintasunerako Zuzendaritzako buru Mikel Irizarri eginiko elkarrizketarekin batera, irailaren 4an Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, Bilbon eginiko Memoriaren Erretratuen aurkezpena ere hizpide da. Besteak beste, hastear den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Andoaingo Karrika auzoko ludotekaren 25. urteurrena edota Uruguaietik Andoainera etorritako Juan Carlos Milanori eginiko elkarrizketa ere bai.

Aurkibidea osorik:

AURKIBIDEA

3 IRITZIA

Ander Leon

4-5 LUZE ETA ZABAL

Zaintza partekatuaren legea indarrean urritik aurrera

6-7 ELKARRIZKETA

Mikel Irizarri elkarrizketa

8- AMASA-VILLABONA

K Stretch metodo berritzailea, Arindu zentroaren eskutik

9-11 LUZE ETA ZABAL

Memoriaren Erretratuaren aurkezpena, biktimak gogoan

12-13 ANDOAIN

Karrika auzoko ludotekak 25 urte

14 ZIZURKIL

Festa alai eta parte hartzaileak

15 LARRAUL

Hirigintzako arreta zerbitzua izango dute Larraulen

16-17 KANPOKO LURRETATIK GURERA

Juan Carlos Milano Uruguaietik Andoainera

18 ESKUALDEA

Eskualdeko bost ordezkari, hastear den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan

19 HAMABOSTEAN BEHIN

Eskualdea irudi bidez

20-21 AGENDA

Eskualdeko hitzorduak

22 AZKENA

Gazteentzako eskaintza zabala Goiburu Golf-en

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!