IV. Txakolin eguna Amasan datorren larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 16a, 12:28

Larunbat honetan, irailak 19, txakolina eta pilota uztartuko dituzte laugarrenez Amasan. Uxo-Toki elkarteak antolatuta, Gipuzkoako 31 txakolindegik hartuko du parte dastaketan eta Titin III-Imaz / Saralegi-Telletxea bikoteak bor baino nor arituko dira. Sarrerak dagoeneko salgai daude Iru Aldeta, Urrizpe eta Iturri Goxo tabernetan. Pilota partidak + txakolin dastaketa + 2 pintxo = 12€ (helduak), 6€ (6-12 urte). Txakolin dastaketa + 2 pintxo = 5€.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!