Afizionatu mailako sari garrantzitsuenaren jabe da Mikel Iturria urnietarra, asteartean Altsasuko sari nagusian Mikel Aristi taldekidearekin erakustaldia eman eta gero. Euskadi, Lizarte eta Rural Kutxa taldeen arteko lehia estua izan zen, lasterketa eta txapelketa bera jokoan zirelako. Rafael Marquez Lizarteko txirrindularia zuen aurkari zuzena, baina Altsasun Euskaltelekoek behintzat nagusitasun handia erakutsi dute.
Kronika: Guaixe