Eraso sexista Zizurkilgo festetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 15a, 17:21

Irailaren 6an, Zizurkilgo festetan eraso sexista izan zela salatu du Aizan talde feministak. "Irailaren 6an gizonezko batek bere neska jipoitu zuen. Erasotzaileak neska tabernatik iletik tiraka bortizki atera ondoren, hainbat ukabilkada eman zizkion. Beste behin, ingurukoen erreakzioa erabat nulua izan zen. Gure esku dago jarrera hauek salatzea". Irailaren 18an, ostirala, kontzentrazioa deitu dute 19:30etan Joxe Arregi plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!