Aizkardiko kideak Pirinioetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 15a, 12:09

Joan zen asteburuan Pirinioetara irteera egin zuten Aizkardiko kideek, Pantikosa aldera. Larunbatean eguraldi txarra zegoela eta, ibilaldi laburra egin zuten Bachimañako aterpetxeraino joateko. Igandean Infiernoseko tontorrera (3087m) igo ondoren, Pantikosara itzuli ziren bueltan.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!