Joan zen larunbatean Irrintzi elkarteak antolatutako XX. Azoka Berezia arrakastatsua izan zen, ohi denez. Eguerdi partean, bereziki, jende andana bildu zen Txermingo ikastola azpian. Denetariko 50 postu, produktu ezberdin eta ugariak eskainiz eta salduz. Eguerdian, postu dotoreenak saritu zituen Villabonako Udalak eta Berrobiko Iñigo Erauskin eztigilearentzat izan zen lehen saria. Tolosako Zarberri birziklatutako gaiekin osatutako postuak eskuratu zuen bigarrena.
Azokarekin batera, elkarteen arteko XX. Isats Gisatuen lehiaketa ere burutu zen. Behar Zana elkartea izan zen txapeldun, Eneko Amondarain eta Enrike Merinok prestatu zuten isatsarekin: