Berrogeita hiru bertsolarirekin abiatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urt. 27a, 01:00

Irailaren 20an Beasaingo Usurbe antzokian hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan 43 bertsolarik hartuko dute parte. Hiru hilabetez luzatuko da eta abenduaren 20an jokatuko da finala Donostiako Ilunben. Saioetarako sarrerak zein bonuak dagoeneko salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean. Saio guztietarako (finala salbu) balio duen bonua ere salgai dago internetez.

www.bertsozale.eus webguneak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren informazio osoa eta eguneratua eskainiko du. Horrez gain, www.bertsoa.eus atariak eta ETBko Hitzetik Hortzera telebista-saioak horren gaineko jarraipen berezia egingo dute.

Informazio osoa: Bertsozale


P { margin-bottom: 0.21cm; 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!