Larunbat arratsaldekoa tamaina handiko ikuskizuna izango da. Zaldiak, gurdiak, gudarosteak,... ehunka izango dira parte hartzaileak, eta baita bisitariak ere. Horrek, noski, kale nagusietako trafikoan eragingo du. Zehazki, Zumea plaza eta Goikoplaza artean. Inguru haietan eta Kaleberrian mozketak izango dira. Udaltzaingoa antzezlanaren atal ezberdinak bukatu ahala, kale horiek ibilgailuentzat irekitzen hasiko da. Mozketa horiek eragina izango dute bus zerbitzuetan ere. Adi, beraz, herrian sartu-irteeran ibiliko direnentzat.
Segurtasun neurriak: