Andoaingo Udal Gobernu taldeak oharra kaleratu du Txiki Benegasen aurkako afitxak direla eta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 11a, 21:37

"Udal gobernuak honakoa adierazi nahi du Txiki Benegas PSOEko buruzagiaren inguruan herrian agertu diren kartelak direla-eta, eta Gipuzkoako PSE-EEk hauek kentzeko egin duen eskaera dela eta":

1.- "Kartel horien berri jakitean eta hauen ezegokitasuna ikusirik, hurrengo orduetan kentzeko agindua eman du udal gobernuak, Udalean alderdi sozialistaren bozeramale den Maider Lainezi jakinarazi zaion moduan".

2.- "Aipatutakoa kontuan harturik, udal gobernuak eskatzen du gai honen inguruan ez daitezela alferrikako polemika eta krispazio egoerak sortu, eta batez ere, ez dezatela momentua aprobetxatu beharrezkoa ez den kalapita sortzeko".

Andoain, 2015eko irailaren 11n

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!