Urnietarren aitortza jasota joan da Iñaki Aranzadi Urnietako apaiza

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 11a, 20:38

2013an, besteak beste, "Urnietar prestu" izendatu zuen Iñistorra elkarteak. Hura omentzeko arazoiak ez ziren falta, eta besteak beste honakoa nabarmendu zuten: “herritarrekin eta elkarte eta gizatalde ezberdinekin izan duen harreman orotan gizalegezko jokabidearen eta zuzentasun etikoaren eredu” izatea.

Hari jarritako bertsoak | 2013ko omenaldia:

Urnietako Iñistorra Euskaltzaleen Biltzarraren erabakia:

Batzordekideek berehala ipini zuten aurtengo izendatuaren proposamena mahai gainean, eta azkar batean aho batez onartua izan zen. Arrazoien inguruan, honakoa adierazi dute epaimahaikideek: “Gure gizartean hainbesteko pisua eta garrantzia izan duen eliza katolikoaren jarduna eta jokabidea biziberritzen eta egungo beharretara egokitzen egin duen lan bikain eta eskuzabalagatik erabaki dugu aurtengo saria Iñaki Aranzadiri ematea, ez bakarrik bere eliztarrekiko egin duen lanagatik –horregatik jaso ditu jada bere elizkideen omenaldiak-, baita gainerako herritarrekiko burututakoagatik ere”. Horrekin batera, “herritarrekin eta elkarte eta gizatalde ezberdinekin izan duen harreman orotan gizalegezko jokabidearen eta zuzentasun etikoaren eredu” izan dela ere nabarmendu dute batzordekideek.
Iñaki apaiza Segurako familia ezagun batean jaio zen Iñaki 1937ko azaroaren 27an. Hamahiru urterekin Saturrarango apaiztegira joan zen, eta bertan hiru urte egin ondoren, Donostiako seminario berrira pasatu zen. 1965ean, apaiz ikasketak amaituta, Idiazabalgo Urtsuaran auzoko apaiz izendatu zuten; hain zuzen ere, Aranzadi izan zen auzo horretarako lehen erretorea. Bertan hiru urte egin ostean Hernanira bidali zuten, eta hantxe egin zituen ondorengo hamazazpi urteak; epe horretan hiru urtez Kolonbiara joan zen ikasketak egitera (Especialidad de las Ciencias de la Educación. Pastora Juvenil). Azkenik, duela hogeita zortzi urte etorri zen Urnietara, eta bertan erretiratuko da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!