Irrintziren XX. Azoka Berezia eta elkarteen arteko Isats Gisatu lehiaketa bihar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 11a, 17:24

Irrintzi elkarteak antolatutako XX. Azoka Berezia izango da bihar irailak 12, larunbata, Villabonako Txermingo ikastolako aterpean. Goizeko 09:30etatik 14:00etara luzatuko da eta Errioxa, Nafarroa, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa nahiz Iparraldetik etorritako 50 postuk denetariko eskaintza luzatuko dute. Eguerdian aurkezpen onena egiten duten postuei sariak emango dizkie Udalak.

Era berean, Irrintzi elkarteak antolatuta, XX. Isats Gisatuen lehiaketa ere izango da eguerdian. Amasa-Villabonatik, Irrintzi Behar Zana, Zunbeltz, Ubane eta Uxo Toki elkarteek hartuko dute parte. Zizurkilgo Urkamendik eta Asteasuko Aitzondok. Arantxa eta Elena Lazkano (Ongi Etorri jatetxea) Jose Mari Yarza (Sutondo) eta Jose Civit, (O'baba)k osatuko dute epaimahaia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!