AEK euskaltegiaren eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko ira. 11a, 12:20

Andoaingo AEKk jakinarazi nahi du 2015-2016 ikasturterako matrikulazio garaia zabalik dela. Klaseak urriaren 1ean hasiko dira eta ekainaren 22an bukatu.

Ekaintza:


•    Euskalduntze maila guztiak eskaintzen dira. 1go, 2. eta 3. mailako hizkuntza eskakizunak prestatzeko klaseak ere baditugu, EGAko azterketaz gain.
•    Ordutegi zabala.
•    Pertsonalizatuagoa den zerbait nahi duenarentzat, autoikaskuntza sistemak ordutegia ikaslearen beharretara egokitzea ahalbidetzen du.
•    Kurtsoan zehar kultur ekintzak antolatzen dira ikasleak elkar hobeto ezagutzeko eta euskaraz mintzatzeko aukera izateko.
•    Eta eskaintza osatze aldera, Mintzalaguna zerbitzua ere eskaintzen dugu Andoaingo udalarekin batera, hitz egiteko erraztasuna irabazteko.
•    Diruz lagundutakoak.
•    Matrikulazioa: 29ra arte.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!